XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauxe esan nion: begira, nik Vitoriara joateko gogoa daukat, baina hemendik ez dago nolanahi pasatzerik.

Beharbada, kontrabandoan-edo Iparraldera pasatzen bagara, gero handik errazago izango zaigu.

Hiru lagunentzat beharko nuke pasoa, mesedez.

Eta baietz erantzun! Gaur gauean gaueko 11k aldera joan zaitezte portura eta han hartuko zaituzte norbaitek.

Itziar esan, hori da kontrazeinua.

Hori esanez gero, hartuko zaituzte.

Joxemigelekin beste bi lagun joan ziren: Eduardo Eskarzaga Gasteizko Apaizgaitegiko errektorea eta Antonio Irigoien, Saturrarango Apaizgaitegi Txikiko maiordomoa.

Portuan bi lagun zeuden, itsasontzia hartu behar zuten lekuan.

Itziar!, esan nien. Sar zaitezte! Horrela sartu ginen.

El angel de la guarda zuen izena.

Gudari batzuk ere bazihoazen, gu babesteko.

Barku txiki koskor bat zen, arrantzale-barkua.

Beldurrez joan ginen gau guztian, erabat ilunpean ezer piztu gabe.

Goizean iritsi ginen Sokoara lehenbizi eta gero Donibane Lohizunera.

Iritsi bezain azkar txertoa eman zieten Donibane Lohizunen.